Eskualdeko zortzi udalek 71.500 bat euroko dirulaguntza hartuko dute eskoletako jangeletarako

Ttipi-Ttapa

Eskualdeko zortzi udalerritako hamalau eskoletako jangelak diruz laguntzeko, 71.504,42 euro iragarri ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak; eskola jangela erabiltzen duten eta garraiorako laguntzarik hartzen ez duten 254 ikasleri dagokie.  

Aurten ere 1.500 biztanle baino guttiago dituzten herrietako eskoletako jangelak diruz lagunduko ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak. Eskola garraiorako dirulaguntzarik hartzen ez duten ikasle kopuruaren araberakoa izanen da laguntza: zehazki, 283,36 euro banatuko dituzte ikasle bakoitzeko.

Udalerria Ikasle kopurua Dirulaguntza
Arantza 61 16.815,94 €
Baztan (Amaiurko eskola) 20 5.667,20 €
Baztan (Arizkungo eskola) 23 6.517,28 €
Baztan (Azpilkuetako eskola) 11 3.116,96 €
Baztan (Erratzuko eskola) 15 4.250,40 €
Baztan (Gartzaingo eskola) 10 2.833,60 €
Baztan (Iruritako eskola) 19 5.383,84 €
Baztan (Oronozko eskola) 4 1.133,44 €
Etxalar 23 6.517,28 €
Goizueta 18 5.100,48 €
Igantzi 14 3.967,04 €
Ituren 25 7.084,00 €
Legasa 10 2.833,60 €
Zugarramurdi 1 283,36 €
Guztira 254

71.504,42  €

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun