Azaroko ortzirale guztietan txapelketak
Azaroko ortzirale guztietan jokatuko dituzte txapelketako partidak, Igantzin eta Sunbillan txandan. Honela, hilaren 13an Sunbillan, hilaren 20an Igantzin eta hilaren 27an Sunbillan jokatuko dute, beti 21:30ean hasita. Jardunaldi bakoitzeko emaitzekin sailkapen orokorra ere osatzen joanen da.