Hitzordua ortziralean, azaroaren 6an, eginen dute, 14:00etatik 16:00etara, eta parte hartzeko lotura honetan eman behar da izena.
Egitaraua
- 14:00etan ongietorria
Pablo Ezkurra Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak, Pilar Telletxea CEINeko Enpresa Sorkuntza arloko buruak eta Cederna Garalur Elkarteko Nafarroako landa merkataritza dinamizatzeko zerbitzu sareko ordezkariak hartuko dute hitza.
- 14:15ean mahai-ingurua
Landa merkataritza Baztan-Bidasoan izenburupean, Elizondoko Virgilio Oinetakoak dendako, Doneztebeko Interior Design dendako, Berako Konektoma Neuropsikologia zentroko eta Berako Zela Kirolak dendako kideek parte hartuko dute.
- 15:00etan dinamika parte hartzailea
Baztan-Bidasoko komertzioen etorkizunerako gakoak eta erronkak hartuko dituzte hizpide.
- 15:40ean aperitiboa eta bukaera