Arantzako Burladak lortu du Urrezko Paleta Etxalarko Usategietako XIV. gastronomia lehiaketan

Ttipi-Ttapa

Etxalarko Usategietako XIV. Gastronomia Lehiaketan saritutakoak, antolatzaile eta laguntzaileekin batera.

Zilarrezko Paleta Elizondoko Santxotenak eskuratu zuen eta bertze zenbait sari ere banatu zituzten.

Etxalarko Usategien XIV. Gastronomia Lehiaketa egin zuten urriaren 23an. Urrezko Paleta Arantzako Burlada jatetxera joan zen; Zilarrezko Paleta Elizondoko Santxotenara; errezeta tradizionalaren diploma Lizuniaga jatetxera; Berrikuntzarako Paleta Madrilgo La Cabaña Argentinara; eta berrikuntza diploma Lizarietako Maison Hordagora.

Arantzako Burlada jatetxeko Ibai Etxeberria Urrezko Paletarekin, Markel Jorajuria laguntzaile duela.

 

Denera zazpi jatetxe aurkeztu ziren lehiaketara: Arantzako Burlada, Elizondoko Santxotena, Lizarietako Hordago, Madrilgo La Cabaña Argentina, Berako Lizuniaga, Iruñeko Lana Torino Berria eta Etxalarko Herriko Ostatua. Epaimahaia Nafarroako Gastronomia Akademiak, Euskal Gastronomia Akademiako ordezkari batek, usozale batek eta Alhambra jatetxeko Ignacio Idoate sukaldariak osatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun