Xardango ekoizle elkarteak bertako produktuez osatutako eguberrietako saskia jarri du eskuragarri

Ttipi-Ttapa

Saski berezia prestatua Malerreka, Bertizarana eta Bortzirietako ekoizle ttikien eskutik. 

Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekako Xardango elkarteak ekoizle ttikien produktuez osatutako saski berezia egin du eguberrietarako. Abenduaren 13a bitarte egonen da zabalik eskaera egiteko aukera 602 48 94 90 zenbakira deituz edo xardangoelkartea@gmail.com helbidera idatziz. 50 euroren truke eskuratu ahal izanen da opari, sari edota eskertza izan daiteken saski berezia. Bertako ekoizleen elkarteak, eguberritako kanpainaz gain, urte guztian zehar saskiak eskuratzeko aukera izanen dela ere adierazi du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun