Euskal Herrian Euskarazek batzar irekiak antolatu ditu Elizondon eta Beran

Ttipi-Ttapa

Nafarroa Garaiko euskararen egoerak aurrera egiteko, antolatzeko deia Bera eta Elizondon.

Nafarroa Garaiko herritarren hizkuntz eskubideak mailakatzen eta zapaltzen dituen Vasquencearen Legeak, azaroaren 15ean, beteko dituen 40 urteen arira, mobilizazio deszentralizatuak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek. Elizondon, azaroaren 9an eta Beran, azaroaren 13an, Batzar irekiak eginen dira ekimenaren nondik norakoak azaldu eta zer egin ote ahal den pentsatzeko. 

Azaroaren 9an, Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan, izanen da Batzar irekia. Azaroaren 13an, 19:00etan, berriz, Berako Espidobaita Elkartean elkartzeko zita egin dute. 

Nafarroako Gobernuari presio egiteko eta Nafarroa guztian euskarari lehentasuna emanen dion ofizialtasuna exijitzeko, antolatzeko hots egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun