Nafarroako Judo Txapelketa irabazi du Errekako Gaxuxa Zelaieta legasarrak

Ttipi-Ttapa

Argazkian, Gaxuxa Zelaieta Nafarroako txapelduna, Ariane Toro munduko txapeldunordea eta Noelia Ariztia, Errekako judo eskolako arduraduna.

Errekako Gaxuxa Zelaieta Eulate legasarrak irabazi du Nafarroako Judo Txapelketa, 57 kiloz beheitiko senior kategorian, urriaren 18an, Mendillorriko kiroldegian. Garaipen honekin, Zelaieta urriaren 31n Mendillorrin bertan jokatuko den ipar sektoreko txapelketarako sailkatu da. Honetan lehenengo bi postuen artean gelditu beharko du Espainiako senior txapelketa jokatu ahal izateko.

 

Gaxuxa Zelaieta Eulate, Nafarroako txapeldunaren dominarekin.

57 kiloz beheitiko senior kategorian irabazi zuen igandean Mendillorrin

Lan bikaina egiten ari da Gaxuxa Zelaieta, Larrabideko goi mailako zentroan entrenatzen baitu egunero, bi edo hiru orduz entrenatzen. Larrabideko kideen artean artean dago Ariane Toro Soler ere, duela bi aste Bakun (Azerbaijan) jokatutako munduko txapelketan, 52 urtez beheitiko kategorian txapeldunorde gelditutakoa, 23 urterekin.

Nafarroako senior mailako judo txapelketako saridunak urriaren 18an Mendillorrin. Tartean da Gaxuxa Zelaieta legasarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun