Azaroaren 1era arte, Nafarroako hamalau herritako 45 establezimenduk eskainiko dituzte Martiko ahate produktuekin egindako gutizia gastronomikoak: plantxan egindako foieak eta baoak, kroketak, kaneloiak... Antolatzaileek adierazi dute iaz baino parte hartzaile gehiago direla eta Nafarroa osora hedatzen ari direla. Honen bidez, Nafarroako gastronomian ahatearen kultura berreskuratzea eta zabaltzea da helburua, «moldakortasuna erakustea eta pintxoa bezalako formatu ezagun batean ere goza daitekeen gutizia gisa aldarrikatzea».
Parte hartuko dute eskualdeko jatetxeak
- Elbeteko Posada
- Doneztebeko Ekaitza Ostatua.
- Etxalarko Venta Etxalar.
- Berako Botxo ostatua, Ikuilu ostatua, Kataku ostatua eta Lizuniaga.
- Arantzako Burlada jatetxea.