Igande goizaldean ordua aldatu behar da: 03:00etatik 02:00etara gibelatu

Ttipi-Ttapa

Larunbatetik iganderako goizaldean, neguko ordutegia indarrean sartuko da eta ordubete gibelatu beharko da: 03:00etatik 02:00etara pasatu. 

Hortaz, ordu bat gehiago lo egiteko, besta egiteko... Bakoitzak nahi duenerako. Hori bai, igandetik aitzinera, lehenagotik argituko du, baina baita lehenagotik ilundu ere. 

Ordu aldaketak alde batera uztea eta ordutegi bakarra ezartzea proposatu zuen Europako Batzordeak 2018an. Baina ez dute behin betiko erabakirik hartu. 2022ko martxoan, Espainiako Aldizkari Ofizialean Espainiako ordu aldaketen egutegi zehatzaren berri eman zuten. Egutegi hori 2026ko urriaren 25era arte zehaztua da. Hortaz, ikusi beharko da ondoko urteetan zer gertatuko den ordutegi aldaketarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun