Herri kirolak ezagutarazteko jarduerak eginen dituzte egunotan Elizondon eta Beran

Ttipi-Ttapa

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako sokatira saioa, 2019an Erratzun. Herri kirolak ezagutzeko jarduerak eginen dituzte egunotan, Elizondoko ANFASen, Berako Uxanen eta Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoan.

Ortzegunean Elizondoko ANFAS Baztan-Bidasoa zentroan eginen dute eta ortziralean Berako Uxane-Aspace zentroan eta Ricardo Baroja ikastetxe publikoan.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, Nafarroako Herri Kirol Federazioarekin lankidetzan, herri kirolak sustatzeko hainbat jarduera antolatu ditu urrian Herri kirolak ezagutu programaren barrenean eta horietako batzuk eskualdean eginen dituzte.

Honela, urriaren 22an, ortzegunean, Elizondoko ANFAS Baztan-Bidasoa zentroan eginen dituzte jarduerak; eta urriaren 23an, ortziralean, Berako Uxane-Aspace zentroan eta Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun