Basaburu Ttikiko herritarren kinto besta

Ttipi-Ttapa

1960an, 1961ean, 1962an eta 1963an jaiotako Basaburu Ttikiko kintakoak mahaiaren bueltan bildu ziren larunbatean. Ezkurrako Barranka jatetxean bazkari ederra egin zuten. 

Argazkia eta testua: Arantxa Iturralde. 

Elkarrekin eguna pasatzeko, kontu kontari aritzeko eta aspaldian elkar ikusi gabe zeudenekin berriz topo egiteko aukera ederra izan zuten. Kontatu dutenez, gustura pasatu zuten eguna. Halako hitzorduek harremanak berpiztu eta Basaburu Ttikiaren lotura sendotzen laguntzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun