Lehenbiziko hitzordua bihar izanen da, urriaren 20an, Doneztebeko LABen egoitzan 19:00etan. Bigarrena asteazkenean eginen dute, urriaren 21ean, eta Elizondoko Amezti elkartean bilduko dira 19:00etan. Hirugarren hitzordua Lesakan izanen da ortzegunean, urriaren 22an, 18:00etan Arrano elkartean.
Bileretan, «Malerrekan, Baztanen eta Bortzirietan bilera nola lurreratuko dugun irudikatuko dugu eta lanketarekin hasiko gara». Hori dela eta, hiru eskualdeetako herritarrak animatu dituzte parte hartzera.