Solaslaguna ekimenean izena emateko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa

Koordinatzailea falta zelako, ohi baino beranduago paratu dute martxan Solaslaguna ekimena, baina martxan da berriz eta urri hondarrera arte matrikulazio kanpaina irekia izanen dela jakinarazi dute. 

Bortzirietako eta Malerrekako solaslagun taldeen koordinazioa Doneztebeko euskaltegitik bideratuko dute eta Baztangoak Suinki euskaltegikoek. 

Urri hondarrera arte eginen dute matrikulazio kanpaina, baina kontatu dutenez, hainbat talde martxan dira dagoeneko. Joan den ikasturtean, bederatzi talde izan ziren, eta aurten horiek mantentzea izanen dute helburu. Nahi duenak lotura honetan sartuta ematen ahal du izena. 
 
Euskaraz aritzeko espazioak dira solaslagunen taldeak. Talde berean euskaraz aise moldatzen direnak –bidelagunak– eta euskara hobetu nahi dutenak – bidelariak– biltzen dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun