'Ihizi' film laburrerako Baztan, Bortziriak eta Malerrekako gizonezko euskaldunak behar dituzte

Ttipi-Ttapa

Ehiztari talde baten gorabeherak kontatuz, film laburra osatu nahi du Ekain Albite zinemagileak eta bertako jende arrunta nahi dute parte hartzeko: «Bertako hizkera eta izateko modua da bilatzen duguna». 

Duela urte batzuk Zubietan grabatu zuten Negu Hurbilak filmaren zuzendaria da Albite, eta ondoko hilabeteetan, fikziozko bertze film labur bat grabatu nahi du Malerreka aldean, ehiztariei buruzkoa: Ihizi.
 
Horretarako, filmean parte hartuko duten aktoreak behar dituzte. Bertako herritarrak nahi dituzte,  eta aktore lanean esperientzia izatea ez dela beharrezkoa azpimarratu dute. Zehazki, «25 eta 40 urte bitarteko gizonezkoak» behar dituztela argitu dute, «Malerreka, Baztan edo Bortzirietakoak, bertako euskaran solas egiten dutenak».
 
Argitu dutenez, ordaindutako lana izanen da, eta parte hartu nahi dutenei aurkezpen bideo labur bat 626 87 91 82 telefonora bidaltzeko eskatu diete: «Erran nor zaren, zenbat urte dituzun eta nongoa zaren. Mugikorrarekin nahikoa da. Ez duzu deus antzeztu behar». Aldi berean, norbaitek dudaren bat baldin badu, telefono horretara deitzen ahal du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun