ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Baztango BKT eskubaloi talde nagusia erraz gailendu zaio Errekari Doneztebeko derbian

Ttipi-Ttapa

Imanol Zokok lau gol egin zituen igandean Giltxaurdin, Baztanen garaipenean. Urriaren 14an, asteazkenean, gibeleratutako partida ere jokatuko du Baztan Futbol Talde nagusiak Elizondoko futbol zelaian.

Urriko bigarren asteburu luzeak kirol jardunaldi mardula ekarri du eta eskualdeko taldeen arteko derbiez ongi hornitua gainera. Eskubaloiko emakume nagusien derbian, Baztango BKT erraz nagusitu zitzaion Errekari Donezteben. Errekako gizonezkoek ere galdu egin zuten Usurbilen kontra Donezteben. Futbolean, Nafarroako erregionaleko derbian, Aurrerak irabazi zion Doneztebe Bri. Gainerakoan, Baztanek eta Beti Gaztek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten baita Leitzaldea Kirol Eskolako emakumeek ere Zangozan. Doneztebek berdindu egin zuen etxetik kanpo eta Gura Txokoak galdu.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

CD Valle de Egues 1 - Doneztebe FT 1 (Mattin Agesta)

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

Baztan KE 5 (Elur Meoki eta Imanol Zokok 4) - CD Injerto 3

Baztan KE – JD San Jorge, urriaren 14an, asteazkenean 19:30ean Elizondoko Giltxaurdin (gibeleratutako partida)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Jon Zabalak 2 eta Yeray Gerometta) – Urki CD 2

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 1 (Ekaitz Mutuberri) - Doneztebe FT B 0 derbia leitzarrek irabazi zuten.

Nafarroako FNF Karbel Kopa

Baztan KE B 3 (Haritz Bidegain, Javier Egurrola eta Asier Barberena) – Alde Zaharreko Kluba 4

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Dunboa Eguzki CD 4 - Gure Txokoa 2 (Jokin Irazokik 2)

Nafarroako emakumeen lehen maila autonomikoan

CD Cantolagua 0 - Leitzaldea KE 4 (June Vicente eta Eunate Belauntzaranek 3)

Gipuzkoako emakumezkoen gorengo mailan

Gure Txokoa 2 (Kenia Rico eta Ane Etxegarai) – Oiartzun 1

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Ekaitz Irazoki eta Gaizka Sein) – Hondarribia FE 5

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Gure Txokoa 2 (Jose Rodriguez eta Ekhiotz Iratzoki) – Santo Tomas Lizeoa 0

Nafarroako mutil jubenilen gorengoen mailan

Baztan KE 2 (Izai Urrutiaren golak) – Rotxapea CD 1

SD Lagunak B 5 - Doneztebe FT 1 (Jonan Etxebeste)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE atsedena.

Baztan KE A 1 (Janire Daguerre) – Mulier FCN 1

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Beti Gazte 9 (Enara Fernandez, Eila Oskoz, Arhane Silveira, Maddi Zubieta, Naroa Mutuberria, Alazne Altxuk 3 eta beraien atean) - Leitzaldea KE 0

Mulier FCN B 1 - Baztan KE B 5 (Irati Mayora, Irati Sansiñena, Elene Muratori, Sabela Carro eta Irati Galarregi)

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

Baztan KE A 0 – CF Gazte Berriak Ansoain B 12

Nafarroako mutil kadeteen gorengoen mailan

CD San Ignacio 1 - Doneztebe FT 1 (Martin Aginaga)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 2 (Julen Goñiren golak) – Beti Kozkor KE B 3

CD Amaya C 1 - Leitzaldea KE 5 (Gentza Olaetxea, Oscar Zubiri, Oier Zabaletak 2 eta Enai Ariztimuño)

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Euskalduna Andoaindarra SD 4 - Beti Gazte A 3 (Ander Etxegarairen golak)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Joaquin Moranek 2 eta Jon Lazkano) – Beti Gazte B 2 (Julen Castro eta Joritz Iguzkiagirre) derbia beratarrek irabazi zuten.

Nafarroako neska kadeteak

Berriozar CF 1 - Baztan KE 3 (Jone Plaza, Jennifer Moncada eta Cloe Garde)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 6 (Bidea Ramirezek 2, Ane Lazkanotegik 2 eta Haizea Villanueva) - Vasconia 2

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Leitzaldea KE 1 (Telmo Zubillaga) - Baztan KE A 3 (Joanes Bengoetxea, Mattin Aleman eta Beñat Altzugarai)

Doneztebe FT A atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B 2 (Bañat Altzugarai eta Aithor Francisco Escorcia) - Doneztebe FT B 2 (Eneko Mutuberria eta Brayan Orellana)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Mariño CD 9 - Beti Gazte 2 (Aiur Garro eta Xiker Olagarai)

Dunboa Eguzki CD 2 - Gure Txokoa A 2 (Leonard Cuiban eta Inar Retegi)

Gipuzkoako mutiko infantil txiki

Gure Txokoa B 1 (Julen Perez) – Beti Ona 2

Nafarroako neska infantilak

Beti Gazte 4 (Leire Rodriguezek 2, Jare Iturria eta Enara Ariztegi) – UCD Burlades 3

Baztan KE – FC Bidezarra, gibeleratua.

Berriozar CF 15 - Leitzaldea KE 0

 

FUTBOL-8

Gipuzkoako neska infantilak

Gure Txokoa 6 (Nahia Larrañagak 4, Nerea Urroz eta Alaitz Iantzi) – Intxaurdi 3

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

Erreka KE 28 – Saizar Usurbil KE 37

Emakumeen Liga

Erreka KE 17 - Baztango Kirol Taldea BKT 34, derbian nagusi izan ziren baztandarrak.

Neska jubenilak ligan

BM Loyola B 35 - Baztango Kirol Taldea BKT 22

Lekunberri Eskubaloia 18 – Baztango Kirol Taldea BKT 25

Mutil jubenilak ligan

BM Bardenas 27 - Erreka KE 30
Erreka KE 34 – Uharte B 30

Neska kadeteak ligan

Erreka KE – Uharte, urriaren 19ra gibeleratua.

Baztango Kirol Taldea BKT 37 – Ultzamaldea MSSB 8

Mutiko kadeteak ligan

BM Noain B 26 – Erreka 39

Neska infantilak ligan

BM Loyola A 32 - Erreka KE 7

Baztango Kirol Taldea BKT 33 – Atarrabia Beti-Onak C 21

Atarrabia Beti-Onak A 34 - Leitzaldea Kirol Eskola 9

Mutiko infantilak ligan

BM Loyola A 33 - Erreka KE 8

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun