Energia berriztagarriak

Zenbat instalazio fotovoltaiko daude instalatuak zure herrian?

Ttipi-Ttapa

Doneztebeko eskolan 93 eguzki panel daude instalatuak.

Datuak Nafarroako Gobernuak biltzen ditu, Autokontsumorako Erregistro Administratiboan hain zuzen ere. Etengabe eguneratzen den erregistroa da eta artikulu honetako azkeneko datuak 2026ko urriaren 6koak dira.

Taulan ageri dira herriz herri eta urtez urte energia elektrikoaren autokontsumorako zenbat instalazio erregistratu diren Nafarroako Autokontsumoaren Erregistroan. Instalazio partikular eta kolektiboen artean, 2026ko urriaren 6ra bitarte 427 instalazio ageri dira, gehienak, bi herenak, Bortzirietan eta Baztanen (164 eta 138 instalazio, hurrenez hurren). Malerrekan 69, Leitzaldean 33, Bertizaranan 9, Zugarramurdi-Urdazubin 7, Urumealdean 5 eta Basaburu Ttikian 2.

Instalazio gehienak 2022-2023 urteetan eginak dira, Nafarroako Gobernuak inbertsio hauek egiteagatik zergetan dituzten desgrabazioaz gain, ekipamenduak erosteko ere laguntza zuzenak eman zituen urteetan. 

AUTOKONTSUMO INSTALAZIOEN ERREGISTROA | 2019-2026
Erregistroko eguneraketa: 2026/10/06
Herria Potentzia instalat. osotara Instalaz. kopurua 2019-2026 2026 2025 2024 2023 2022 2021 2020 2019
Almandoz 10,6 kW 3     1   2    
Amaiur 111,12 kW 4   1    2    1   
Aniz 75,0 kW 3     2     1  
Arano 3,6 kW 1     1        
Arantza 198,1 kW 24   3 1 5 9 4 2
Areso 830,8 kW 8   1   3 3 1  
Arizkun 112,6 kW 14 2 2 1 4 3 2  
Arraioz 28,92 kW 5     2 2 1    
Azpilkueta 92,6 kW 7   2 2 3      
Beintza-L 3,0 kW 1         1    
Bera 1.143,6 kW 63 4 4 4 23 22 5 1
Berroeta 80,0 kW 5   1   2 1 1  
Donamaria 71,08 kW 13   4   8 1    
Doneztebe 209 kW 14   1 2 8 2 1  
Elbete 35 kW 5 3   1 1      
Elgorriaga 112 kW 3 1     1 1     
Elizondo 530,75 kW 43 1 3 4 19 10  4 2
Eratsun 0 kW 0              
Erratzu 95,4 kW 16     1 5 7   3
Etxalar 123,43 kW 14 2 1 1 7 3    
Ezkurra 0 kW 0              
Gartzain 39 kW 4   1 1 1 1    
Goizueta 73 kW 4   2   1     1
Irurita 28 kW 6   2 1 1 2    
Igantzi 209,2 kW 19 1   5 3 10    
Ituren 32,6 kW 5   2   2 1    
Legasa 100 kW 1       1      
Leitza 333,12 kW 25 2 3 4 4 8 3 1
Lekaroz 62,36 kW 7     1 3 3    
Lesaka 916,15 kW 44 2 5 9 12 9 6 1
Narbarte 90 kW 7   3 1 2 1    
Oieregi 30 kW 1   1          
Oiz 45 kW 5     1 1 2   1
Oronoz 121,46 kW 10       3 5 1 1
Saldias 6 kW 1     1        
Sunbilla 109,54 kW 19 2 3 6 3 4   1
Urdazubi 120 kW 2 2            
Urroz 100,24 kW 8 1 1 1 3 1 1  
Ziga 32,2 kW 6   1   2 2 1  
Zubieta 14 kW 2       1 1    
Zugarram. 45,2 kW 5   1 1 2 1    
DENERA 6.373,66 kW 427 23 48 55 136 117 34 14

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun