Zortzi jatetxek parte hartuko dute: Arantzako Aterpea, Pabloenea eta Burlada jatetxeek; Elbeteko Posadak, Donamariako Benta jatetxeak, Iruritako Olari jatetxeak, Oronoz-Mugairiko Hotel Urgainek eta Urdazubiko Montxo jatetxeak. Horietan guztietan ehiza eta udazkeneko produktuez osatutako platerak dastatzeko aukera izanen da urriaren 10etik abenduaren 8ra arte.
Horrekin batera, Inurrietarekin elkarlanean, Pintxo-Ehiza ekimena eginen dute. Jatetxeetan, ehiza pintxo bat dastatzeko aukera izanen da, Inurrieta ardoarekin batera, lau eurotan.
Argazki lehiaketa
Ehiza jardunaldi gastronomikoetan eskatutako platerei ateratako argazkiekin, lehiaketa ere eginen dute. Parte hartu nahi duenak argazkia baztanbidasoaturismoa@gmail.com helbidera edo Whatsappez 608 54 48 00 zenbakira bidali beharko du, mezuan, argazkia atera duen jatetxearen izena, dastatu duen plateraren izena eta telefono zenbakia eta e-posta adieraziz. Azaroaren 20a izanen da horretarako azken eguna, eta azaroaren 24an jakinaraziko dute sarituaren izena.
Sarituak ehiza jardunaldietan otordu bat irabaziko du, eta horrez gain, bere argazkia heldu den urteko karteleko irudia izanen da.