Olhainera mendi itzulia eta gaztaina biltzea eginen dute igandean Sarako eta Berako ikastolek

Ttipi-Ttapa

Maiatzaren 3an Benta Beltzan elkartu ziren Berako eta Sarako ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoak. Igande honetan, Olhain mendira joateko asmoa dute, gaztainak biltzera.

Elkarrekin euskaraz goiz pasa egiteko asmoarekin, urriaren 11n Olhainera mendi itzulia eta gaztaina biltzea egiteko asmoa dute Sarako Olhain ikastolak eta Berako Labiaga ikastolak. Igandean 09:30ean elkartuko dira Euskal Pastizaren Museoaren aparkalekuan eta, itzuliaren ondotik, piknika eta jokoak izanen dituzte Sarako Plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun