Palestina

'Genozidiorik ez, gerrarik ez' lelopean elkarretaratzeak gaur arratsaldean eskualdeko hainbat herritan

Ttipi-Ttapa

2025eko urrian Goizuetan egin zuten elkarretaratzeko argazkia.

Palestinako sarraskiaren hirugarren urteurrena dela eta, Gernika-Palestina herri mugimenduak ehundik gora elkarretaratze antolatu ditu ostegunerako Euskal Herrian. Goizuetan, Beran eta Etxalarren 19:00etan elkartuko dira herriko plazan eta Leitzan, 19:30ean.

Hiru urte ondoren «Palestinaren egoera okerrera» doala adierazi dute Gernika-Palestina Herri ekimeneko kideek: «Genozidioa eta horrek dakarren des-humanizazio forma guztiak nagusitzen ari dira eta ezin dugu inondik inora egoera tamalgarri hori normalizatu: gosea gerra arma gisa baliatzea; lurraldea inpunitate osoz berenganatzea; iazko urriko su eten adostutik ia 1.300 pertsona erail izana Israelgo estatuak, horietatik 270 haurrak; 8.000 gorpu errekuperatu ezinik Gazan…».

Gainera, Palestinakoa ez da kasu isolatua, «gerra hotsak zabaltzen ari dira munduan barrena: Libano, Ukrainia, Cuba, Venezuela, Iran, Sahara...». Hau salatzeko mobilizatzera deitu dute urriaren 8an, Gerrarik ez!, Genozidiorik ez! lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun