Hiru kategoriatan banatzen dira lehiaketako partaideak eta kategoria bakoitzak gai zehatz baten inguruko ikus entzunezkoa egin beharko dute:
- LH 5 eta 6: Dakienak, ba al daki? Herriko bitxikeriak eta ezagutzak.
- DBH 1 eta 2: Ongi etorria. Herria eta bertako ohiturak erakustea.
- DBH 3 eta 4: Eusle mode on. Sare sozialetan euskarari eustea.
Guztira 2000 euro banatuko dituzte sarietan. Kategoria bakoitzak saridun bat izateaz gain, publikoaren saria ere izanen da aurtengoan. Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaularitzak eta UEMAk bultzatzen dute ekimena.