Tarte horretan, Eraikiz kolektiboarekin elkarlanean, maskulinitateak, harremanak eta berdintasunaren aldeko konpromisoa landuko dituzte. «Taldea gizonek berdintasunaren alde modu aktiboan hausnartzeko, beren bizipenak partekatzeko eta harreman berdinzaleagoak eraikitzeko espazioa da». Hala adierazi dute Baztan, Bortziriak, Bertizarana eta Malerrekako berdintasun zerbitzuek.
Irailaren 18an Donezteben egindako aurkezpenean zehaztu zituzten aurten bigarrenez eginen den taldearen nondik norakoak. Saioak hilabetean behin eginen dituzte, 16:30etik 19:30era, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean. Zortzi saioen datak hauek izanen dira: urriak 9, azaroak 6, abenduak 11, urtarrilak 8, otsailak 12, martxoak 12, apirilak 9 eta maiatzak 14.
Taldean Xareta, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako gizonek parte hartzen ahal dute eta bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu zortzi saioengatik.
Izena emateko edo informazio gehiago biltzeko, berdintasun zerbitzuekin jarri behar da harremanetan:
- Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua: 722 69 30 78
- Malerreka-Bertizaranako Berdintasun Zerbitzua: 621 12 06 20
- Baztango Berdintasun Zerbitzua: 613 00 36 34