Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Ederki atera da Basaburu Ttikiaren Eguna

Ttipi-Ttapa

Beintza-Labaien, Eratsun, Ezkurra eta Saldiasko herritarrak bilduta, lehenbiziko aldiz, Basaburu Ttikiaren Eguna ospatu zuten larunbatean, gaztainzituaren 3an, Saldiasen. Jendalde handia ibili zen eta eguraldia lagun izan zuten ilunabar alde arte.

Argazkiak: Iñigo Zubeldia, Eneko Mitxeo eta Ainhoa Elizalde.

Goizean artisauak beraien postuak paratu zituzten, eta 09:30 aldera karrika erronda egin zuten txistulariek. Ondotik, Basaburu Ttikiaren historiaren inguruan solasaldi interesgarria eman zuten Juainas Paul Arzakek eta Malen Lizarragak. Hori akituta, elizan bildu zen jendea, Leitzako Leire Retegi, Beintza-Labaiengo Ane Telletxea eta Elizondoko Izar Inbuluzketaren txistu kontzertuaz gozatzeko. 

Eguerdian, herri kirol saioa izan zen plazan, eta handik bazkaltzera joan zen jendea. 170 lagun bildu ziren frontoian egindako zikiro jatean. Arratsaldean, musika izan zuten J&J DJ-ekin eta horrez gain, taloak dastatzeko aukera ere izan zuen jendeak. 

Aurrerago izanen da egun honen gaineko berri gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun