Espainiako Disko Golf Koparen zazpigarren edizioko bigarren proba jokatu zen iraileko hondarreko asteburuan Santiagon (Galizia), VI. Open Xacobeo torneoa eta Lekunberrin abuztuan jokatutako lehenbizikoan bezala, MP60 kategorian, Baxi Basajauna elkarteko Iñaki Gonzalez Olaizola nagusitu zen.
Atsedenerako astirik gabe, asteburu honetan, urriaren 3an eta 4an jokatuko dute Espainiako Kopako hirugarren proba Bilbon, IV. Bizkaiko Irekia eta Baxi Basajaunako sei jokalarik parte hartzeko asmoa dute. Honen ondotik, bertze hiru proba eginen dituzte, azaroan Madrilen, martxoan Chipionan eta uztailean Oviedon.