Xorrotx eta fin

"Ezin gara atxiloketak gaueko ordu ttipietan eta bortizki egitera ohituratu"

Xorroxin irratia

Joan den astean polizia operazioa izan zen Iruñerrian. Zortzi gazte atxilotu zituzten abuztuan militar talde bat zanpatzeaz leporatuta. Militarretako bat talde faxista baten kamiseta zeraman. Atxiloketak gaueko ordu ttipietan gertatu ziren, bortizki. Polizien jokatzeko modu horri buruz Koldo Telliturekin mintzatu gara, legelaria eta zigor auzietan aritua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun