Larunbatean Adarragan jokatutako finalean 22-10 irabazi zieten Aldairen ordez aritu zen Benitori eta Nahia Bertiz sunbildarrari
Andrea Capellanek bertan behera utzi du bere etxean inor profeta ez dela dioen esaera hori eta San Mateo txapelketako bere hirugarren txapela jantzi du, Alice Sagardui goizuetarrarekin batera Irati Benitori eta Nahia Bertiz sunbildarrari 22-10 irabazita. 2022an Olatz Arrizabalagarekin Logroñon palmaresa estreinatu ondoren, iaz Goiuri Zabaletarekin batera lortutako titulua berrestea lortu du Capellanek, eta Errioxako hiriburuko sari gehien lortu dituen pilotaria bihurtu da.
Eta, gainera, giro ederrean eta harmailetan 800 zale baino gehiago zirela jokatutako finaleko pilotaririk onena izanda lortu du atzelari errioxarrak bere hirugarren txapel hori. Kantxan agindu du eta, gainera, Alize Sagarduiren laguntza izan du atzean irekitako zuloei bere erremateekin etekina ateraz.