Utergak eta Agirrezabalak ez dute hutsik egin eta Nafarroako Erremonte Txapelketako finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa

Mitxeo, Sagaseta, Agirrezabala eta Uterga Zangozaz. Hasiera berdinduaren ondotik, gorriek berriz ere nagusitasunez irabazi zuten eta urriaren 3ko finala jokatuko dute Otxandorenaren eta Otanoren kontra.

Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Profesionaleko XXI. Txapelketak baditu urriaren 3an Zubirin jokatuko den finalerako bikoteak. Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak, joanekoan bezala, nagusitasunez irabazi zieten larunbatean Zangozan Jon Sagaseta iruritarrari eta David Mitxeo doneztebarrari (35-21). Honela, Utergak eta Agirrezabalak, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Otanoren kontra jokatuko dute finala urriaren 3an Zubirin. Joan den urteko finala errepikatuko dute, beraz. Orduan Otxandorena eta Otano nagusitu ziren.

Zangozan jokatutako finalerdiko Itzulerakoan 35-21 irabazi zieten Sagasetari eta Mitxeori

Zangozako Cantolagua pilotalekuan igandean 17:00etan hasiko den jaialdiko lehen partida estuan, Zorion Zelaieta oiztarrarrak eta Ionek 30-29 irabazi zieten Koteto Ezkurra III.a doneztebarrari eta Otanori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun