ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Gure Txokoako emakume seniorrak garaipenarekin bueltatu dira futbol zelaira 23 urte beranduago

Ttipi-Ttapa

Gure Txokoako emakume seniorrak futbola zelaira bueltatu dira 23 urte beranduago. Igandean Matzadan jokatutako partidan garaipen ederra lortu zuten, Hondarribia 5-3 menpean hartuta.

Baztan Futbol Taldeak 2-0 galdu zuen Calatayuden eta zail paratu zaio Erregearen Kopa jokatzea

Duela 23 urte, 2002-2003 denboraldian zelaiaratu zuen azken aldiz emakumezko seniorren futbol taldea Berako Gure Txokoak. 23 urte beranduago, Gipuzkoako Gorengoen mailara bueltatu dira Berako emakumeak eta igandean Matzadan garaipena lortu zuten, gaineara 5-2. Gainerakoan, iraileko hondarreko asteburua garrantzitsua izan da futbolean eta eskubaloian, Baztan eta Errekako talde nagusientzat batez ere. Eta biek Aragoiko arerioa izan dute gainera eta biei galtzea suertatu zaie. Baztan Futbol Taldeak, Erregearen Kopa jokatzeko aukera emanen liokeen kanporaketako joaneko partida jokatu zuen Calatayuden eta 2-0 galdu zuen Atletico Calatayuden kontra. Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak, berriz, estatuko lehen maila nazionalean bere historiako lehen partida jokatu zuen Donezteben eta galdu egin zuen Tarazonako taldearen kontra. Bertze futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek eta Aurrerak denboraldiko lehen garaipenak lortu zituzten, baita Baztanen bigarren taldeak ere eta Doneztebeko bi taldeek berdindu egin zuten. Errugbian, Sarako Izarrak Urruñan galdu egin zuen euskal derbia.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

Doneztebe FT 3 (Eloy Garcia, Enaitz Iriarte eta Txomin Omar) – CD Huarte 3

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

Baztan KE – JD San Jorge, gibeleratua, Baztanek Erregearen koparako kanporaketaren joanekoa jokatu duelako Calatayuden.

Erregearen Kopako aurre fasea, joaneko partida

Atletico Calatayud 2 - Baztan KE 0

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Josu Zubieta) – Ordizia 0

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 4 (Jakue Fagoaga, Imanol Biurrarena, Markel Intxausti eta Eneko Barriola) – Beti Kozkor KE B 3

Beloso FC 3 - Doneztebe FT B 3 (Urko Oiarzabal, Aitor Lorente eta Izei Astibia)

SD Alsasua B 4 - Baztan KE B 7 (Beñat Errok 3, Antton Quertierrek 2, Julen Tranche eta Unai Montiel)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Landetxa 1 - Gure Txokoa 1 (Jokin Irazoki)

Nafarroako emakumeen lehen maila autonomikoan

CD Huarte B 3 - Leitzaldea KE 0

Gipuzkoako emakumezkoen gorengo mailan

Gure Txokoa 5 (Oihana Huartemendia, Mara Aracues, Kenia Rico, Ane Etxegarai, Noah Ubiria) – Hondarribia FE 3

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Nahuel Gerometta) – San Marcial CD 2

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Gure Txokoa 2 (Joseba Rodriguez eta Ortzadar Iratzoki)– Urnieta 1

Nafarroako mutil jubenilen gorengoen mailan

FC Bidezarra 8 - Baztan KE 1 (Izai Urrutia)

Doneztebe FT 4 (Beraien atean, Aimar Etxeberria, Lukas Ezkurra eta Mattin Inda)– Rotxapea CD 3

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE 3 (Kaiet Apalantza, Oihan Domintxin eta Oier Lizartza) – CD Kirol Sport 2

Nafarroako neska jubenil-kadeteak FJC

Baztan KE A 0 – CD Lourdes A 3

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Beti Gazte 5 (Enara Fernandezek 2, Iraia Petrikorena, Naroa Mutuberria eta Alazne Altxu) – CD Huarte 0

Mulier CFN B 2 – Leitzaldea KE 1 (Nuria Irujo)

Beti Kozkor 0 – Baztan KE B 1 (Haizea Lizardi)

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

Baztan KE A 0 – CD Kirol Sport 4

Nafarroako mutil kadeteen gorengoen mailan

Peña Sport FC 1 - Doneztebe FT 3 (Jokin Mariezkurrenak 2 eta Oinatz Ezkurra)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 2 (Julen Goñiren golak) – CD Amigó C 6

Leitzaldea KE 1 (Oscar Zubiri) – CD Lezkairu B 3

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Beti Ona CD 4 - Beti Gazte A 5 (Ander Etxegaraik 3, Ibai Criado eta beraien atean)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki B 0 - Beti Gazte B 8 (Oihan Leiza, Amets Madariaga, Aner Mariezkurrenak 3, Unai Iratzokik 2 eta Luka Rojo)

Gure Txokoa 5 (Jon Martikorenak 3, Ibon Pombar eta Xiker Fernandez) – Hondarribia B 2

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Hondarribia 4 - Gure Txokoa 1 (Maialen Ansalas)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Asdefor B 1 - Doneztebe FT A 7 (Jurgi Guerrak 2, Oñatz Korta, Elai Irisarri, Ibai Salaberri, Liher Isasi eta Ekain Landa)

Leitzaldea KE 4 (Aitor Geronimo Cumba, Airywar Poratek 2 eta Enai Ariztimuño) – CD Atarrabia 1

Berriozar CF A 1 - Baztan KE A 3 (Joanes Bengoetxea, Gaizka Azkarraga eta Angel Gabriel Jaimes)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT B 5 (Ander Gorostiaga, Asier Orkinek 2 eta Brayan Orellanak 2)– SD Alsasua 0

UCD Burlades 0 – Baztan KE B 13 (Beñat Altzugaraik 3, Ion Osakarrek 3, Moises Alejandro Mejiasek 2, Unai Soulek 2, Jokin Ramirez, Markel Argarate eta Unai Alegre)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

San Marcial B 0 - Beti Gazte 7 (Aritz Geromettak 3, Ekai Maritxalar, Mattin Maritxalar, Aiur Garro eta Xiker Olagarai)

Touring CD 0 - Gure Txokoa 8 (Aimar Almandozek 3, Angel Tabernak 2, Lander Espinek 2 eta Markel Huizi)

Gipuzkoako mutiko infantil txiki

Gure Txokoa 6 (Urko Vegak 3, Unai Korta, Markel Lasarte eta Alain Errandonea) – Mariño 1

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

Erreka KE 30 - Balonmano Tarazona 33

Neska jubenilak ligan

Uharte 27 – Baztango Kirol Taldea BKT 11

Mutil jubenilak ligan

CB Burlada – Erreka KE, irailaren 29an, asteartean 19:00etan Burlatako Hilarion Eslava kiroldegian.

Neska kadeteak kopan

Valle de Egues 14 – Baztango Kirol Taldea BKT 22

 

 

ERRUGBIA

Akitania Berriko bigarren mailan

A Urrugnarrak 17 - Sarako Izarra 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun