Haur Hezkuntzan 847 ikasle hasi dira, horietatik % 74,85 D ereduan; Lehen Hezkuntzan, berriz, 2.046 ikaslek hasi dute ikasturtea, horietatik % 78,64k D ereduan. Bigarren hezkuntzan, eta horren barnean, DBH, Dibertsifikazioa, Curriculum Bereziko Unitateak eta Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza sartuta, 1.715 ikasle dira. Batxilergoan 316 ikasle dira eta Heziketa Zikloetan 531 ikasle. Ereduari erreparatuta, D eredua da nagusi.