Alize Sagardui eta Nahia Bertiz aurrez aurre izanen dira Logroñon, San Mateo txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa

Zabala eta Ibarrola eta Capellan eta Sagardui, joan den larunbateko finalerdian. San Mateo torneoko finalerako txartela lortu zuten gorriek.

Goizuetarrak Capellan errioxarra izanen du bizkartzain eta sunbildarrak Aldai aurrelari beteranoa lagun aitzineko koadroetan

Emakume Master Cup Zirkuituaren barrenean, San Mateo pilota txapelketako finala jokatuko dute irailaren 26an, larunbat eguerdian Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Alize Sagardui goizuetarra eta Andrea Capellan errioxarra, Amaia Aldai aurrelari beteranoaren eta Nahia Bertiz sunbildarraren kontra ariko dira.

Joan den asteburuan jokatutako finalerdietan, Sagarduik eta Capellanek 22-18 irabazi zieten Ibarrolari eta Zabalari eta Aldaik eta Bertizek 22-21, doi-doi irabazi zieten Benitori eta Mendizabali.

 

San Mateo txapelketako bigarren finalerdiko protagonistak: Mendizabal, Benito, Aldai eta Bertiz. Honetan ere gorriek irabazi zuten eta larunbateko finalean izanen dira.

Beraz, aipatu bezala, Alize Sagardui goizuetarra eta joan den urtean Goiuri Zabaleta leitzarrarekin batera txapeldun izan zen Capellan, Aldairen eta Nahia Bertiz sunbildarraren kontra jokatuko dute San Mateo txapelketako finala larunbat eguerdian Logroñoko Adarragan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun