ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Erregearen Kopa jokatzeko lehen urratsa eman nahi du Baztan Futbol Taldeak Calatayuden

Ttipi-Ttapa

Nafarroako Superkopa irabazi ondotik, orain, Espainiako Erregearen Kopa jokatu ahal izateko kanporaketa jokatuko du Baztan Futbol Talde nagusiak. Joaneko partida larunbatean izanen dute Calatayuden (Aragoi).

Eskubaloian, Errekako eskubaloi taldeko gizonezkoek etxeko lehen partida jokatuko dute estatu mailako ligan.

Iraileko hondarreko asteburua garrantzitsua izanen da futbolean eta eskubaloian, Baztan eta Errekako talde nagusientzat. Eta biek Aragoiko arerioa izanen dute gainera. Baztan Futbol Taldeak, Nafarroako Superkopa irabazi ondotik, Erregearen Kopa jokatzeko aukera emanen liokeen kanporaketa jokatu beharko du Atletico Calatayuden kontra eta joaneko partida larunbatean jokatuko dute Calatayuden. Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak, berriz, joan den asteburuan Bizkaian galdu zuen estatuko lehen maila nazionalean bere historiako lehen partida eta larunbatean Donezteben jokatuko du etxeko lehen partida kategoria honetan, Tarazonako taldearen kontra. Bertze futbol talde nagusiei dagokienez, Doneztebek, Beti Gaztek eta Aurrerak etxean jokatuko dute eta errugbian, Sarako Izarrak Urruñan jokatuko du euskal derbia.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

Doneztebe FT – CD Huarte, ortziralean 20:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Erregearen Kopako aurre fasea, joaneko partida

Atletico Calatayud – Baztan KE, larunbatean 18:00etan Calatayudeko San Iñigo zelaian.

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

Baztan KE – JD San Jorge, gibeleratua, Baztanek Erregearen koparako kanporaketaren joanekoa jokatu behar duelako Calatayuden.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Ordizia, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – Beti Kozkor KE B, larunbatean 18:45ean Leitzako Arkiskilen.

Beloso FC - Doneztebe FT B, larunbatean 16:00etan Iruñeko Amayan.

SD Alsasua B - Baztan KE B, igandean 16:00etan Altsasuko Dantzalekun.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 17:45ean Irungo Ugalde zelaian.

Nafarroako emakumeen lehen maila autonomikoan

CD Huarte B - Leitzaldea KE, ortziralean 20:30ean Uharteko Aretan.

Gipuzkoako emakumezkoen gorengo mailan

Gure Txokoa – Hondarribia FE, igandean 18:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – San Marcial CD, ortziralean 19:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Gure Txokoa – Urnieta, ortziralean 20:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen gorengoen mailan

FC Bidezarra - Baztan KE, larunbatean 11:45ean Noaingo Bidezarran.

Doneztebe FT – Rotxapea CD, larunbatean 17:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE – CD Kirol Sport, larunbatean 15:45ean Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak FJC

Baztan KE A – CD Lourdes A, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Beti Gazte – CD Huarte, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Mulier CFN B – Leitzaldea KE, larunbatean 16:00etan Sarrigurengo Salesianosen.

Beti Kozkor – Baztan KE B, igandean 18:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

Baztan KE A – CD Kirol Sport, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen gorengoen mailan

Peña Sport FC - Doneztebe FT, igandean 12:00etan Tafallako San Fracisco zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B – CD Amigó C, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Leitzaldea KE – CD Lezkairu B, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Beti Ona CD - Beti Gazte A, larunbatean 13:00etan Errenteriako Beraunen.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki B - Beti Gazte B, larunbatean 10:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Gure Txokoa – Hondarribia B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Hondarribia - Gure Txokoa, igandean 12:00etan Hondarribiko Ondartzan.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Asdefor B - Doneztebe FT A, larunbatean 18:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Leitzaldea KE – CD Atarrabia, igandean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Berriozar CF A - Baztan KE A, igandean 11:45ean Berriozarren.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT B – SD Alsasua, larunbatean 15:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

UCD Burlades – Baztan KE B, larunbatean 13:30ean Erripagainan.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

San Marcial B - Beti Gazte, larunbatean 13:50ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Touring CD - Gure Txokoa, larunbatean 14:00etan Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako mutiko infantil txiki

Gure Txokoa – Mariño, larunbatean 18:00etan Berako Matzadan.

 

FUTBOL-8

Gipuzkoako neska infantilak

Gure Txokoa – Santo Tomas Lizeoa B, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

Erreka KE - Balonmano Tarazona, larunbatean 19:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

Baztango Kirol Taldea BKT 9 – Replasa Beti Onak A 56, asteartean jokatua.

Uharte – Baztango Kirol Taldea BKT, igandean 10:00etan Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 26 – Anaitasuna A 32, asteartean jokatua.

CB Burlada – Erreka KE, irailaren 29an, asteartean 19:00etan Burlatako Hilarion Eslava kiroldegian.

Neska kadeteak kopan

Valle de Egues – Baztango Kirol Taldea BKT, larunbatean 12:00etan Sarrigurenen.

 

ERRUGBIA

Akitania Berriko bigarren mailan

A Urrugnarrak - Sarako Izarra, igandean 15:30ean Urruñan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun