Gasteizko Beti Jai instalakuntza zoragarriak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatuta, pilota maratoi batek eman dio hasiera asteburuan Hiru Hiriburuak txapelketari. Bortz pilotaleku, 80 pilotari hiru mailatan banatuta, 44 partida, 5 epaile, emozioa borborka, ilusioa gainezka… giro ederrean jokatutako sei orduko pilota maratoi baten ondotik ezagutu dira datorren astean Donostiako Atano III.a pilotaleku historikoan finalerdiak jokatuko dituzten pilotarien izenak. Elite mailan, Alize Sagardui goizuetarrak bakarrik lortu du koxka gainditzea, Goiuri Zabaletak eta Nahia Bertiz sunbildarrak galdu egin baitute. Promesa mailako finalerdietako batean, berriz, Intza Arruti eta Dunixe Alberro iturendarra, Lesakako Ainize eta Amaiur Martinez ahizpen kontra ariko dira.
Finalerdiak Donostiako Atano III.ean datorren asteburuan
Kirol arloari dagokionean, kanporaketen ondotik, honako hauek izan dira hurrengo igandean Donostian jokatuko diren finalerdietarako sailkatu diren bikoteak.
Gazteak
- Ainere Aspiazu eta Intza Agirre - Laiene Sandia-Elene Goikoetxea
- Intza Labaka eta Izaro Aizpurua - Eider Perez-Malen González
Promesak
- Intza Arruti eta Dunixe Alberto - Martinez I.a eta Martinez II.a
- Lur Egizabal eta June Berasaluze - Arhane Rey eta Nahia Sorondo
Elite maila
- Ibarrola eta Ozaeta – Benito eta Aldai
- Sagardui eta Bergara – Etxegarai eta Capell