ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Gure Txokoak bakarrik lortu du garaipena eskualdeko futbol talde nagusien artean

Ttipi-Ttapa

Gure Txokoako gizonezkoen futbol talde nagusiak irabazi egin zuen igandean Matzadan denboraldiko lehen partidan. Eskualdeko futbol talde nagusien artean irabazi zuen bakarra izan zen.

Eskubaloian, Errekako gizonezkoek galdu egin zuten maila nazionaleko lehen partida Erromon eta errugbian, Sarako Izarrak ere zafraldia hartu zuen Animaineko lehen partidan.

Pixkanaka jokoan sartzen ari dira eskualdeko kirol taldeak. Aurtengoan, estreineko berezia zuten eskubaloian Errekako gizonezkoek, lehen aldiz maila nazionalean. Erromon (Bizkaia) jokatu zuten partida eta, itxura ona eman arren, galdu egin zuten. Errugbian ere, bigarren erregional maila berrian lehen partida zuen Sarako Izarrak eta Animainean zafraldia hartu zuten, Bidarteren eskutik. Futbolean, gizonezkoen talde nagusien artean, Gure Txokoak lehen partida zuen eta ongi irabazi zuen etxean, Enaitz Porturen hat-trickari esker. Doneztebek berdindu egin zuen Iruñean, baina gainerako talde guziek galdu. Baita historian estreineko partida zuen Leitzaldea Kirol Eskolako emakume nagusien taldeak ere. Giltxaurdin jokatutako fazte mailako derbian, berriz, Doneztebe nagusitu zitzaion Baztani.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

CD Pamplona 1 - Doneztebe FT 1 (Beñat Migeltorena)

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

CD Lourdes 1 - Baztan KE 0

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beasain B 3 - Beti Gazte 1 (Hugo Polo)

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

CD Asdefor A 4 (Ibai Remirez) - Aurrera KE 1

Doneztebe FT B 1 (Diego Rojas) – SD Alsasua B 2

Baztan KE B 0 – Alde Zaharreko Kluba 3

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Enaitz Portuk hiru golak) – Orereta Kafea FC 0

Nafarroako emakumeen lehen maila autonomikoan

Leitzaldea KE 0 – CF Gazte Berriak Ansoain 3

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Orioko FT 2 - Beti Gazte 1 (Ekaitz Irazoki)

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Igeltegi Donostia CF 1 - Gure Txoko 4 (Joseba Rodriguezek 2, Ibai Matxikote eta Xiker Ruiz)

Nafarroako mutil jubenilen gorengoen mailan

Baztan KE 2 – Doneztebe FT 3 (Aimar Etxeberria, Iñaki Bazterrika eta Jonan Etxebeste), gazte mailako derbia irabazi zuten doneztebarrek Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

UCD Burlades A 6 – Aurrera KE 0

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

Baztan KE A 2 (Hegoi Azkaratek bi golak) – UDC Txantrea B 5

Nafarroako mutil kadeteen gorengoen mailan

Doneztebe FT 2 (Jokin Mariezkurrenak bi golak) – CD Aoiz 2

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Amaya A 15 - Baztan KE B 0

CD San Ignacio 0 – Leitzaldea KE 2 (Oscar Zubiri eta Manex Mariñelarena)

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte A 1 (Ander Etxegarai) – Astigarragako Mundarro 2

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT A 1 (Oier Lopez) – Berriozar CF A 0

CD Ademar 2 – Leitzaldea KE 1 (Enai Ariztimuño)

Baztan KE 2 (Urki Irisarri eta Gaizka Azkarraga) – CD Amigó 1

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

CB Romo Broker Kirol 36 - Erreka KE 26

Neska jubenilak ligan

Baztango Kirol Taldea BKT – Replasa Beti Onak A, irailaren 22an, asteartean 19:30ean Lekarozko institutuan.

Mutil jubenilak ligan

Erreka – Anaitasuna A, irailaren 22an, asteartean 18:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Akitania Berriko bigarren mailan

Sarako Izarra 15 – Bidart Union Club 45

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun