Nafarroako Erremonte Txapelketako lehen finalista larunbatean erabakiko da Andosillan

Ttipi-Ttapa

Otxandorenak eta Otanok 35-31 irabazi zuten finalerdietako joaneko partidan eta larunbatean Andosillan 32 tanto egitea aski izanen dute finalera saikatzeko.

Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Profesionaleko XXI. Txapelketako finalerdietako itzulera partidetako bat jokatuko dute irailaren 19an, larunbatean 18:00etan Andosillako pilotalekuan hasiko den jaialdian. Joaneko partidan, Monteagudon, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otano 35-31 irabazi zieten Matxin III.ari eta Barricarti. Beraz, oraingoan 32 tanto egitea aski izanen lukete Otxandorena-Otanok finaleko txartela eskuratzeko.

Eloy Otxandorenak eta Otanok 35-31 irabazi zieten joanekoan Matxin III.ari eta Barricarti eta, beraz, 32 tanto egitea aski izanen dute finalera sailkatzeko

Andosillako jaialdiko lehen partidan, Mikel Mikelarena oiztarra eta Markel Leatxe donamariarra, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Ionen kontra ariko dira.

Jaialdiko sarrera doan izanen da, baina ADANOren aldeko errifa eginen dute. Andosillako Udalak emandako urdaiazpikoa eta Erremonte Fundazioko erremontisten bi kamiseta zozketatuko dituzte.

Bertze finalerdiko itzulerakoa irailaren 27an Zangozan

Bigarren finalerdiaren itzulerakoa irailaren 27an jokatuko dute Zangozan Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak, Jon Sagaseta iruritarraren eta David Mitxeoren kontra. Kasu honetan, finalerako txartela bideratuagoa dute Utergakk eta Agirrezabalak, joan den larunbatean Vianan 21 tantotan utzi baitzituzten Sagaseta eta Mitxeo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun