Nafarroako Gobernuak Iruñea eta Baztan-Bidasoa lotzeko garraio publikoaren kontratu berria eguneratu du eta aste honetan jakinarazi duenez, azaroan sartuko da indarrean, eta hamar urtez, hala egonen da. Zerbitzu horren gastua 15,3 milioi eurokoa izanen da.
Baztan-Bidasoa-Ultzama Movilidad SL enpresa arduratuko da zerbitzuaz; La Burundesa SAUk eta Autobuses La Pamplonesa SAk osatutako enpresa, hain zuzen. Hala ere, Nafarroako bidaiaren garraio publiko erregularreko irudi korporatiboa hartuko du zerbitzuak: NBUS.
Gobernuaren hitzetan, zerbitzuak «Baztan-Bidasoko 21.000 lagun baino gehiagoren beharrak artatuko ditu». Horrez gain, turismo ibilgailuen bertze zerbitzua ere paratuko dute herritar gutti bizi diren eremuetan. Eskatu ahala funtzionatuko du, eta 5.000 erabiltzaile izan ditzakeela kalkulatu du gobernuak.