ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak estatuko lehen mailako estreinako partida jokatuko du Bizkaian

Ttipi-Ttapa

Errekako gizonezkoen taldea, 2026-2027 denboraldirako. Historian lehen aldiz Espainiako lehen mailan ariko dira eta lehenbiziko partida igande eguerdian jokatuko dute Getxon (Bizkaia).

Futbolean, Baztan eta Doneztebe taldeetako mutil jubenilek derbiarekin hasiko dute denboraldia, Leitzaldea Kirol Eskolako emakume seniorrek lehen partida jokatuko dute igande eguerdian Arkiskilen eta errugbian, ligako lehen partida jokatuko du Sarako Izarrak igandean Animainean.

Kirol denboraldia ari da martxa hartzen eta asteburu honetan, partida berezia izanen da Errekako gizonezkoen eskubaloi taldearentzako, lehen aldiz, Espainiako estatu mailako kategoria batean ariko baita. Aurten, Nafarroako arerioak ez ezik (bortz izanen dira talde nafarrak, Erreka barne), Gipuzkoako sei, Bizkaiko lau eta Aragoiko bat (Tarazona) izanen ditu. Lehen partida Bizkaian jokatuko dute igande eguerdian. Sarako Izarra errugbi taldeak ere kategoria berria estreinatuko du igande arratsaldean Animainean, Bidarteren kontrako derbiarekin. Futbolean, Gure Txokoako talde nagusiak ligako lehen partida jokatuko du Matzadan eta Leitzaldea Kirol Eskola klub berriko emakume seniorrek ere bere historiako lehen partida jokatuko dute Arkiskilen. Mutil jubenilen derbia ere izanen dute Baztanek eta Doneztebek Giltxaurdin.

 

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

CD Pamplona - Doneztebe FT, larunbatean 17:00etan Iruñeko Beitikuntzea zelaian.

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

CD Lourdes - Baztan KE, larunbatean 16:00etan Tuterako CDM Clara Campoamor zelaian.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beasain B - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Beasaingo Loinaz zelaian.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

CD Asdefor A - Aurrera KE, larunbatean 20:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Doneztebe FT B – SD Alsasua B, ortziralean 20:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE B – Alde Zaharreko Kluba, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa – Orereta Kafea FC, igandean 18:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako emakumeen lehen maila autonomikoan

Leitzaldea KE – CF Gazte Berriak Ansoain, igandean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Orioko FT - Beti Gazte, larunbatean 19:00etan Orioko Mendibeltz zelaian.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Igeltegi Donostia CF - Gure Txokoa, igandean 16:00etan Donostiako La Salle zelaian

Nafarroako mutil jubenilen gorengoen mailan 

Baztan KE – Doneztebe FT derbia, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

UCD Burlades A – Aurrera KE, igandean 17:45ean Erripagainan.

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

Baztan KE A – UDC Txantrea B, igandean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen gorengoen mailan

Doneztebe FT – CD Aoiz, igandean 17:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Amaya A - Baztan KE B, larunbatean 18:00etan Iruñeko Amayan.

CD San Ignacio – Leitzaldea KE, igandean 10:00etan Sarrigurengo Salesianosen.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte A – Astigarragako Mundarro, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT A – Berriozar CF A, igandean 15:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Ademar – Leitzaldea KE, larunbatean 11:15ean Sarrigurengo Maristasen.

Baztan KE – CD Amigó, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

CB Romo Broker Kirol - Erreka KE, igandean 12:15ean Getxoko (Bizkaia) Gobela kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

Baztango Kirol Taldea BKT – Replasa Beti Onak A, irailaren 22an, asteartean 19:30ean Lekarozko institutuan.

Mutil jubenilak ligan

Erreka – Anaitasuna A, irailaren 22an, asteartean 18:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak Akitania Berriko bigarren mailan

Sarako Izarra – Bidart Union Club, igandean 15:30ean Sarako Animainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun