Zehazki, Nafarroako 14-18 urte bitarteko gazteen %48,5ak onartu egin du zigarro elektronikoa noizbait dastatu egin duela eta datu hau 2021ekoekin alderatuta, historikoki erregistratutako daturik altuena izan dela ikusi da. 10,3 puntu igo da zigarro elektronikoen kontsumoa azkenengo 5 urteetan eta gainera, Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokiak egindako inkesten emaitzetatik ondorioztatu dutenez, %36ak egin izan du azken urtean. Datuen arabera ere, azkenengo urteetan emakumeen artean hazi da kontsumoa.
Marrubizko lurruna
Zaporezko lurruna dela, kaltegarria ez dela edota moda bat dela edozein gazteren buruan egon daitezken ideiak dira. Horregatik, nerabeen artean sortutako mito denak desmuntatzearen helburuarekin eta zigarro elektronikoen kontsumoa saihesteko helburuaz ekin da berriro kanpaina zabaltzeari. Fruta zaporea izan ohi duen lurrunak sustantzia kantzerigenoak, aditiboak eta oso kaltegarriak dituela argi utzi nahi dute.