Endika Santesteban zubietarrak irabazi du eskuz binakako txapelketa eta Leitzako klubeko Baleztenak eta Sagastibeltzak jubenil eta promesa mailako lau eta erdiaren barreneko txapelak
Igande arratsaldeko jaialdia jubenil mailako lau eta erdiaren barreneko txapelketako finalarekin hasi zen. Leitzako klubeko Julen Baleztenak nagusitasunez, 22-6 irabazi zion Najerino klubeko Paraguayo VII.ari.
Ondotik, promesa mailako lau eta erdiaren barreneko finala jokatu zuten eta hemen ere, erraz irabazi zion Leitzako klubeko Janitz Sagastibeltzak Buruzgain klubeko Zabaletari (22-8).
Binakako txapelketaren finalean ere ez zen kolorerik izan eta Astigarragako Mundarroko Etxeberriak eta Irurtzun klubeko Endika Santesteban zubietarrak 22-5 irabazi zieten Nazabali (Larraun) eta Leitzako klubeko Eñaut Goikoetxeari.