Txarutako Mikel Agerraldek eta Joseba Arraztoak eta Arkupeko Joana Iratzokik lortu zituzten txapelak Nafarroako Kirol Jokoetan
Larunbat goizean hasita jokatu zituzten kanporaketako partidak eta arratsaldean, berriz, finalak.
Mutiko infantilean finalean, lehen jokoa galdu arren, Txarutako Mikel Agerraldek 2-1 (6-10, 10-6 eta 5-3) irabazi zion Atarrabia taldeko Zabaletari. Kadete mailako mutilen finalean, berriz, Txarutako bi pilotari izan ziren aurrez aurre eta Joseba Arraztoak 2-1 (7-10, 10-8 eta 5-0) irabazi zion Mikel Iñarreari. Jubenil edo gazte mailako nesketan, berriz, Arkupeko Joana Iratzokik 2-1 irabazi zion Oberenako Crespori (10-7, 8-10 eta 5-4).
Senior mailako finaletan, gizonezkoetan Beti Onak taldeko bi pilotari aritu ziren eta Santi Yanizek 2-1 (10-9, 5-10 eta 5-1) irabazi zion Unau Esaini eta emakumezkoetan Uharteko bi pilotarik izan zuten txapela jokoan eta Laia Salsamendik 2-0 (10-9 eta 10-4) irabazi zion Ane Mendibururi.