Ezpeletako Mikael Etxeberri eta Lesakako Oihana Arruti nagusitu dira Sarako bestetako lasterketan

Ttipi-Ttapa

Amaia Saint Martin (2.), Oihana Arruti (1.) eta Lilou Agerre (3.) emazteen podiumean eta Tristan Janmart (2.), Mikael Etxeberri (1.) eta Pantxo Saint Martin (3.), gizonezkoen podiumean, larunbatean Saran.

Sarako bestetako lehen eguneko urteroko hitzordua bilakatu da Sara Korrikak antolatutako lasterketa. Aurten ere, larunbatean egin zuten 10 kilometro luze eta 400 metroko desnibel positiboa duen lasterketa eta 104 korrikalarik lortu zuten ibilbidea bukatzea. Horien artean, Ezpeletako Mikael Etxeberri eta Manttale taldeko Oihana Arruti lesakarra gailendu ziren.

114 korrikalarik osatu zuten larunbatean Sara Korrikak antolatutako lasterketa

Mikael Etxeberrik 44 minutu eta 55 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta bi minutu baino gehiago atera zion bigarren izan zen Cours Circuit taldeko Tristan Janmart korrikalariari (47.12). Sara Korrikako Pantxo Saint Martin saratarrak osatu zuen podiuma (47.15)

Emazteen artean, Manttaleko Oihana Arruti lesakarra izan zen bizkorrena (57.44), Sara Korrika taldeko Amaia Saint Martin saratarra bigarren (58.48) eta Lilou Agerre hirugaren (1.01.01).

Ikusi sailkapen osoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun