Oñatin larunbatean jokatuko dute Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Erasunek, Ibarrolaren eta Osesen kontra eta Arrizabalagak eta Zabalak, Etxegarairen eta Bergararen kontraI
zan ere, asteburu honetan jokatutako partidei dagokienez, larunbatean Artziniegako lehen partidan, Olatz Arrizabalagak eta Irati Zabalak 22-17 irabazi zieten Amaia Aldairi eta Nahia Bertiz sunbildarrari eta bigarrenean, Maddalen Etxegaraik eta Arrate Bergarak 22-14 irabazi zieten Alize Sagardui goizuetarrari eta June Berasaluzeri. Ordizian, berriz, Arrizabalagak eta Betegik 22-15 irabazi zieten Ibarrolari eta Aldairi.
Deus aldatuko ez duen jardunaldi baten faltan honela gelditu da Udako Torneoko Urrezko ligaren sailkapena:
- Arrizabalaga-Zabala
- Ibarrola-Oses
- Zabaleta-Erasun
- Etxegarai-Bergara
Finalerdietako partiden ondotik, final handia Sopelan jokatuko da, irailaren 27an, eta pjaialdia ETB1 eta ETB On-en eskainia izango da zuzenean.