Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Profesionaleko XXI. Txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatu dituzte asteburu honetan. Larunbatean, Vianan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak 35-23 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta David Mitxeo doneztebarrari. Itzulerako partida irailaren 27an jokatuko dute Zangozan, baina buelta handia beharko du Uterga eta Agirrezabala finalera ez sailkatzeko. Igandean Monteagudon, berriz, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otanok 35-31 irabazi zieten Matxin III.ari eta Barricarti. Itzulerako partida irailaren 19an, larunbatean, jokatuko dute Andosillan eta hemen lehia estuagoa espero da, eta lau tantoko aldearekin bakarrik, dena airean dago oraindik.
Vianako jaialdiko lehen partidan, Mikel Mikelarena eta Xuban Ilarregi oiztarrek 30-24 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Baztani.
Monteagudoko jaialdiko lehen partidan, berriz, Osesek eta Baztanek 30-29 irabazi zieten Zorion Zelaieta eta Xuban Ilarregi oiztarrei.