ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Eskualdeko futbol talde guziek galdu egin dute asteburu kaxkarrean

Ttipi-Ttapa

Beti Gazteko talde nagusiak igande arratsaldean Mastegin zelairatu zuen denboraldiko lehen hamaikakoa. Partida lehiatua jokatu zuten, baina azkenean galdu egin zuten Elgoibarren kontra.

Pixkanaka jokoan sartzen ari dira eskualdeko futbol taldeak eta gizonezkoen talde nagusi gehienek (Gure Txokoak izan ezik) jokatu dute asteburu honetan. Bigarren jardunaldia izan da hirugarren mailako Donezteberentzat eta Nafarroako lehen maila autonomikoko Baztanentzat. Aurten, lehen aldiz, Doneztebek bigarren taldea ere izanen du erregionaleko lehen mailan, baita azken urteetan bezala, Baztanek ere. Lau taldeek etxetik kanpo jokatu dute asteburu honetan eta lauek galdu egin dute, gol bakar bat ere sartu gabe. Lesakako Beti Gaztek (Gipuzkoako ohorezko mailan) eta Leitzako Aurrerak (Nafarroako erregionaleko lehen mailan), etxean jokatu dute, baina hauek ere galdu egin dute, baita kadete mailako mutilen Nafarroako maila autonomikoan hasi den Baztan taldeak ere. Galdu ez ezik, zazpi partidatan gol bakarra sartu dute gure taldeek, Beti Gazteko Yeray Geromettak sartutakoa.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

CD Aoiz 2 - Doneztebe FT 0

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

UCD Burlades 1 - Baztan KE 0

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Yeray Gerometta) – Elgoibar 2

Beti Gazteren eta Elgoibarren arteko partidako irudi bat, igandean Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 0 – CD Lagun Artea 1

Alde Zaharreko Kluba 3 – Doneztebe FT B 0

Arga Ibaia KE 2 – Baztan KE B 0

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

CD Oberena B 3 – Baztan KE A 0

Nafarroako jubenilen lagunarteko partidan

Aurrera KE 5 (Aimar Iturbek 2, Oier Liartzak 2 eta Oihan Baraibar) - Berriozar CF 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun