Larunbatean, Vianan, Uterga eta Agirrezabala, Sagasetaren eta Mitxeoren kontra ariko dira eta igandean, Monteagudon, Otandorena eta Otano, Matxin III.aren eta Barricarten kontra
Vianan, larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidan, Zeberio II.a eta Baztan, Mikel Mikelarena eta Xuban Ilarregi oiztarren kontra ariko dira. Bigarrenean, finalerdietako joanekoan, txapelketako ligaxkako lehenak (Uterga-Agirezabala) eta laugarrenak (Sagaseta-Mitxeo) izanen dira aurrez aurre. Vianako jaialdiko sarreran ateratzen dena Erentzun Ikastolara bideratuko dute.
Monteagudon, igandean 17:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidan, berriz, Oses eta Baztan, Zorion Zelaieta eta Xuban Ilarregi oiztarren kontra ariko dira. Bigarrenean, finalerdietako joanekoan, ligaxkan bigarren izan zen bikotea (Otxandorena-Otano), hirugarrenaren kontra (Matxin III.a-Barricart) ariko dira. Lehen aldiz izanen dute Monteagudon erremonte partida bat ikusteko aukera. Jaialdia ADANO elkartearen alde izanen da.
Bi jaialdietan, 22 urtez goitikoek hamar euroko sarrerako dohaintza egin beharko dute eta 16 eta 22 urte