ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Beti Gazte eta Aurrera futbol talde nagusiek etxean hasiko dute denboraldia

Ttipi-Ttapa

Beti Gazteko futbol talde nagusiak Mastegin jokatuko du denboraldiko lehen partida, igande arratsaldean.

Baztanek eta Doneztebek aurten zelairatuko dituzten gizonezkoen bina taldeek etxetik kanpo jokatuko dute.

Pixkanaka jokoan sartzen ari dira eskualdeko futbol taldeak eta gizonezkoen talde nagusi gehien gehienek jokatuko dute asteburu honetan. Bigarren jardunaldia izanen da hirugarren mailako Donezteberentzat eta Nafarroako lehen maila autonomikoko Baztanentzat. Aurten, lehen aldiz, Doneztebek bigarren taldea ere izanen du erregionaleko lehen mailan, baita azken urteetan bezala, Baztanek ere. Lau taldeek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan. Lesakako Beti Gaztek (Gipuzkoako ohorezko mailan) eta Leitzako Aurrerak (Nafarroako erregionaleko lehen mailan), aldiz, etxean jokatuko dute, igandean lesakarrek eta larunbatean leitzarrek. Berako Gure Txokoako gizonezko eta Leitzaldea Kirol Eskolako emakume nagusiak irailaren 19-20ko asteburuan hasiko dira eta Gure Txokoako emakumeak irailaren 26-27koan.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

CD Aoiz - Doneztebe FT, ortziralean 20:00etan Agoitzen.

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

UCD Burlades - Baztan KE, larunbatean 19:00etan Erripagainan.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Elgoibar, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – CD Lagun Artea, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Alde Zaharreko Kluba – Doneztebe FT B, larunbatean 17:30ean Iruñeko El Irati zelaian.

Arga Ibaia KE – Baztan KE B, igandean 19:00etan Iruñeko San Jorgen.

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

CD Oberena B – Baztan KE A, larunbatean 13:00etan Iruñeko Oberenan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun