VI. Plazaz Plaza txapelketako finala jokatuko dute irailaren 12an ehun urte bete dituen Gorostapoloko frontoian

Ttipi-Ttapa

Adoseko pilotarietako batzuk Gorostapoloko frontoian, VI. Plazaz Plaza txapelketako aurkezpenean. Larunbat eguerdian jokatuko dute txapelketa honetako finala ehun urte bete dituen pilota plazan.

Aitzinetik, Erratzun antolatutako frontenis eta esku pilota txapelketen finalak ere jokatuko dituzte

Ados Pilota Elkarteak seigarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza Txapelketako finala jokatuko dute irailaren 12an, larunbatean 12:30ean mendeurrena ospatzen ari den Erratzuko Gorostapolo frontoian. Oskoz eta Ruiz de Larramendi, Iturriaga leitzarraren eta Mendibururen kontra ariko dira.

Aitzinetik, Erratzun jokatu dituzten frontenis eta esku pilota txapelketen finalak jokatuko dituzte. Lehenik, larunbatean 10:00etan, frontenis txapelketako finala jokatuko dute Oihan Irigoienek eta Aimar Rekartek, Martin Etxaberen eta Unai Urrutiaren kontra.

Ondotik, esku pilota txapelketako finala jokatuko dute Gorka Urtasunek eta Joseba Indak, Iker Iturburuaren eta Joel Garaikoetxearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun