Sailkapen orokorrean bigarren izan da, baina 23 urtez beheitiko kategorian nagusitu da
Proba Alex Baldaccini italiarrak irabazi du. Bi ordu, 22 minutu eta 2 segundo behar izan ditu lasterketa irabazteko eta Euskal Mendizale Federazioarekin laster egin duen Beñat Albisuk bi ordu eta 24 minutu, bigarren izateko eta 23 urtez beheitiko kategorian lehen postua eskuratzeko. Eloy Martinez Faro galiziarrak osatu du podiuma (2.25.49) eta bigarren izan da 3 urtez beheitikoen artean.