Matxin III.ak eta Barricartek hirugarren postua lortu dute Nafarroako erremonte txapelketako ligaxkan

Ttipi-Ttapa

Barricartek eta Matxin III.ak Irunberrin lortutako garaipenari esker hirugarren izan dira ligaxkan eta finalerdietan Uterga eta Agirrezabala saihestu dituzte.

Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Profesionaleko XXI. Txapelketako hamargarren eta ligaxkako azken jardunaldia jokatu dute larunbatean Irunberriko pilotalekuan. Lehen postua (Uterga eta Agirrezabala) eta bigarren postua (Otxandorena eta Otano) eta txapelketatik kanpo gelditu den bikotea (Zeberio II.a eta Ion) erabakiak, ligaxkako hirugarren postuan zuten jokoan eta argazkian ageri diren Matxin III.ak eta Barricartek 35-29 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta David Mitxeo doneztebarrari.

Larunbatean Irunberrin jokatutako azken jardunaldian 35-29 irabazi zieten Sagasetari eta Mitxeori eta finalerdietako gurutzaketak erabaki dira

Hortaz, finalerdietan, Uterga eta Agirrezabala, Sagasetaren eta Mitxeoren kontra ariko dira (joaneko partida irailaren 12an Vianan) eta Otxandorena eta Otano, Matxin III.aren eta Barricarten kontra (joaneko partida irailaren 13an Monteagudon).

Jaialdiko lehen partida erakargarrian, berriz, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Ionek 35-29 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Otanori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun