Mendeurrena ospatzen duen Erratzuko frontoian jokatuko dute finala irailaren 12an Oskozek eta Ruiz de Larramendik, Iturriaga leitzarraren eta Mendibururen kontra
Lehen finalerdia estua eta gogorra izan zen, baina azkenean, Iturriaga leitzarrak eta Mendiburuk 30-26 irabazi zieten Barrokali eta Orbegozori. Bigarren finalerdian, berriz, Oskozek eta Ruiz de Larramendik 30-20 irabazi zieten Aranbururi eta Agirreri. Hamahiruna eta hamazazpina berdinduak izan ziren, baina azkenean, Oskoz eta Ruiz de Larramendi gailendu ziren.
Gauzak honela, larunbatean Gorostapoloko finalean, Oskoz eta Ruiz de Larramendi, Iturriaga leitzarraren eta Mendibururen kontra ariko dira.