Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Profesionaleko XXI. Txapelketako hamargarren eta ligaxkako azken jardunaldia jokatuko dute irailaren 5ean Irunberriko pilotalekuan. Larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdiko txapelketako partidan, Matxin III.a eta Barricart, Jon Sagaseta iruritarraren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra ariko dira. Irabazleak ligaxkako hirugarren postua eskuratuko du, Uterga eta Agirrezabala lehenbizikoen eta Otxandorena-Otano bigarrenen gibeletik. Galtzailea laugarren izanen da.
Jaialdiko lehen partida erakargarrian, berriz, Zeberio II.a eta Otano, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Ionen kontra ariko dira.
Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatzen duen jaialdi hau ANAECS elkartearen aldekoa izanen da (Zangoza aldean eri dauden haurren aldeko elkartea). 22 urtez goitikoek hamar euroko sarrerako dohaintza egin beharko dute eta 16 eta 22 urte artekoek bortz eurokoa. Ttikiagoek doan izanen dute.