Baztan-Bidasoan eta Mendialdean talde ugari eskainiko dira haur, gazte eta helduentzat:
-
Baztan-Bidasoa
- Baztan (Haurren taldea)
- Baztan (Helduen taldea)
- Bortziriak gazteak
- Lesaka (LH)
- Lesaka (DBH)
- Lesaka (Helduak)
- Bera (LH)
- Bera (DBH)
- Arantza (HH)
- Arantza (LH-DBH)
- Etxalar (8-13 urte)
- Igantzi (8-13 urte)
- Doneztebe (LH-DBH)
- Doneztebe (Malerrekako helduak)
- Ituren (LH-DBH)
-
Mendialdea
- Betelu
- Leitza (LH)
- Leitza (DBH)
- Lekunberri (LH-DBH)
- Ultzamaldea (LH-DBH)
- Larraintzar
Izen ematea eta ordainketa
Izen ematea telematikoki egitea da aukera bakarra, hurrengo formularioa betez. Lau pertsona izanen da taldeak sortu ahal izateko gutxieneko pertsona kopurua eta ordutegia moldagarria duten taldeetan izena eman duten ikasleekin batera zehaztuko da behin-betiko ordutegia. Ikasle guztiak ez badira akordio batera iristen gehiengoak aukera duen ordua izanen da aukeratua.
Ikasturteko matrikula urrian eta otsailean ordainduko da, hau da, bi zatitan eginen da urteko ordainketa. Helduak 140 € ordainduz ikasturteagatik eta haurrak 80 €.
Izen ematearekin lotutako edozer kontsultatu nahi duenak 691 26 18 96 telefonora deitu edo nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus -era idatzi beharko du.